Egitasmoa

« Gure Bazterrak » webgunea, izen bereko irrati emankizunaren altxorrak baliatuz  ipar Euskal Herriko hainbat guneren deskubriarazteko xedearekin sortua izan da.

Emanaldia bera, Gure Irratian ari zen Lucien Etxezaharretak abiatu zuen 1997ko urrian, bere parea bilakatuko zen Jakes Casaubonekin, haien helburua zelarik naturak dituen aberastasunen deskubriaraztea Gure Irratia, Irulegiko Irratia, eta Xiberoko Botzako entzuleei.

Geroztik eta orain arte, Euskal Irratietako behazaleek, Euskal Herrian barna eta leku galduenetan bikoteak egin bidaiak segitzen ahal dituzte.

«Gure Bazterrak» emankizunen interesa berezitasuna da bisitatua den lekuan berean grabatua dela, naturaren soinuei leku inportanta utziz eta manera berean indar gehiago eskainiz tokiko jendeen lekukotasunei, emankizunak tokietako memoriaren biltzea ere baitu xedea.

Lekuen deskribapen zehatza, toponimia, naturaren berezitasunak, edo euskalki desberdineko sinonimoen eta definizioen erabilpenak ikasteko parada hauta eskaintzen du, umorea eskas ez duen bidaia goxo bat jarraikitzen den batean. Eta nahiz eta historiak leku garrantzizkoa ukan, emankizuna iragana eta geroaren arteko zubia nahi du izan eta ardurenean aldatzen den mundu baten irudia eskaintzen du.

Hamar urtez, sekulako sarea lekuan ezarria izan da eta toki ainitzen deskubritzeko parada eskaini digute Lucien Etxezaharreta eta Jakes Casaubonek, barnekaldeko naturguneak bai eta agian hain aipatuak etziren herriak ezagutaraziz.

Toki horietariko batzuen deskubritzea webgune honetan proposatzen dizuegu.

IKAS pedagogia zerbitzua ikasmaterialgintzan ari da : Uztaritzeko Lota  jauregia badu euskal irakasleen mediateka eta euskarazko ikastresnen sortzeko lankia. 

Urtean argitaratzen duen dotzena titulu berriez gain, sarean ezartzen du irakasleentzat balios gerta daitekeen material osagarria, kontsultatzeko eta berdin telekargatzeko. Gisa hortan, *Gure bazterrak* sailaren zati zenbaitzuk harturik, haien *ustiapen pedagogikoa* ontzen du eta sarean ezartzen. 
 
IKASen eta Gure bazterrak guneen arteko lotura dela medio, irakasleak entzungaia eta doakion fitxa balia ditzake.

Gaiari buruzko entzungai edo bideorenbat helarazi nahi baduzu, jarri harremanetan Euskalirratiekin.

Edotariko entzungaiak:

Lehenengo saioa:

Bigarren saioa:

Arnostegi:

Beloke:

Beloke 2:

Abbadia:

Ahapetik:

Berriak Luzien:

Bizkartze:

Ekaitz Masusta:

Etxartall:

Hervé Chuburu:

Iban Pebet Santa Grazi:

Iturtxarre:

Koldo Suasoren mintzaldia Barkoxen

Koldo Suazo:

Pagola:

naturari eskainia