Xiberua

Zuberoa edo Xiberoa ekialdeko probintzia da, txipiena, 785 km2rekin eta 16 000 biztanlerekin, 42 herri dauzkalarik. Bere mugak dira : iparraldean Oloroneko ibaia, Biarnotik bereizten duena ekialdean Baretuseko Ibarra, Biarnoan hegoaldean Sarraitzuko Ibarra, Nafarroan mendebalean Benafarroa Hiru eskualde dauzka: Pettara edo Zubero beherea Arbailako mendigunea mendebalean Basabürüa edo Zubero goia, Orhi mendigorenarekin, 2017 metrotan. Udal nagusiak dira Maule (Maule-Lextarre), hiri nagusi historikoa, Maule eta Lextarre herrian bategitetik sortua 1841ean eta Atharratze. Bi kantonamenduren hiriburuak dira. Aztarnek erakusten dute aurrehistorian jendea hor bizi izan zeal, nola Altzürüküko Xaxixiloagan edo Etxeberri harpean. Barkoxeko “altxorrak” tanpoin iberiar asko dauzkanak jendearen orduko bizia erakusten du ere. Lurralde hau Baskoniako dukerriaren parte izan zen eta hor, 635. urtean, baskoiak sumetitu nahi zituen Dagobert erregearen tropak suntsitu ziren. 9. mendean agertu zen Zuberoko bizkonterria, Nafarroako Erresuma bilakatuko zen “Iruñako erresuma”ri juntatua zena. Akitaniako Dukerriari lotu zen gero eta, Lapurdi bezala, 1152. urtean Eleonoren ezkontzagatik inglesen esku joan zen, haatik burujabetasun zerbait atxiki zuen eta ekonomi gorakada baten denbora izan zen. 1449.urten Biarnoko Bizkondearen esku erori zen. Euskal herriko probintzia bereziena da Zuberoa eta nortasun handikoa, kultur bizi indartsuak ainitz markatua: maskaradak, pastoralak, kantagintza berezia, poeta handiak nola Barkoxeko Etxahun. Ingurua mendi handien mundukoa da parte zeta naturgune ederrekin: gisu harrizko Arbaila bere harpeekin, Kakueta eta Holtzarteko arroilak, Orhi mendia, Iratiko pago oihan miresgarria. Laborantza eta artzaintzaren inguruko ekonomia betikoa izan da bainan Maulen industria berezia sortu zen zapatagintza eta espartinen inguruan. Turismoa asko garatu da, batez ere Iratiko txaletekin eta lerraguneekin. Herriak jendez hustu ziren Parisera buruz bereziki. Berpizte ekonomiko batek eta gazteriaren kontzientzia berri batengatik odol hustea gelditu da doi bat. Laborantza berritu bat agertu da eta zerbitzu enpresa ttiki batzu herrietan jarri dira. Kultur berpizte bat gertatu da, bereziki Pastoralen garapen berriak markatua.

Altzai

altzai.png
Koordenatuak 43° 24′ 0″ N, 1° 27′ 0″ W
Eremua 34,40 km²
Biztanleria 246
Dentsitatea 7,15 bizt/km²
 

Altzai-Altzabeheti-Zunharreta Basaburuaren partea da, ühaitzaren ibarreskuinean.1790. urtean, Zunharreta, Maule meneko zen kantonamentu baten burua zen.1833. urtean Altzai, Altzabeheti eta Zunharreta herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko. Altzai-Altzabeheti eta Zunharretaren ezagutza eginen dugu, sortzez Altzabehetiarra den Erramun Epherrek gidaturik. Junes Cazenave Herriko erretorak Herria aurkeztuko dauku, ur bazterretako elgen baliapideak, Herritarrak eta kultura. Elizaren bijita eginen dugu eta mitologia ere solasgai izanen dugu. Junes Cazenavek Errensugearen legenda kondatuko dauku. Artzaintza ere hizpide izanen dugu, auzapez ohia den Allande Dascon eta Gaxuxa eta Pierra Epherrerekin.

Altzürükü

altzuruku.png

Koordenatuak 43° 9′ 0″ N, 0° 55′ 0″ W
Eremua 47 km²
Biztanleria 254
Dentsitatea 5 bizt/km²
 

Altzuruku Arbaillen bihotzean aurkitzen da. Ibar luze batek, Arbaillak oihanea trebeskatu ondorren, Ahuskiko alapidetarat eramanen gaitu. Artzaintzaz eta Arbailletako geologia berezia aipatuko dugu, Johañe Jaragoyen artzaina, Philippe Etxegoyen Idauztarra eta Ehiztarien batasuneko lehendakaria den Dominique Etxebarnekin.

Ahuzkiko iturrian geldituko gira eta Alzurukun itzuliko gira. XI. Mendeko den «Urrutia» jauregia, 1925az geroz monumento ixtotikoa sailkatua den eta gaur egun Herriko Etxea dena, bijitatuko dugu.

Barkoxe

barkoxe.png
Koordenatuak 43° 11′ 0″ N, 0° 46′ 0″ W
Eremua 46,93 km²
Biztanleria 774
Dentsitatea 16,49 bizt/km²
 

Biarnoko mugan, Barkoxek bazter eder bezain desberdin eskaitzen ditu. Ahargo, Maidalena eta Kanbillu mendien artean aurkitzen da. Xiberoko kulturaren Herri nagusietarik bat da, bere pastoralak, dantzak, kantuak, koblakariak, eta maskarradekin. Bere Herriko Seme famatuak eman ditu, Beñat Mardo eta Pierre Topet « Etxahun » (1786-1862), Léon Uthurburu eta Herriari eskaini zion Galapagosetako Floreana uhartea. Herriko seme horiek aipatuko ditugu, Burguia, Gaztelondo, Txapela edo Malta, Barkoxeko auzoak trebexkatzez, Jean Erbinartegaray, Joseph Etxebarne eta Patricq Queheille « Kanpo », gure hiru gidariak segituz.

Xilokolepoa eta Ahargo kaskoan Herria eta inguruko mendier bixta paregabekoaz goxatuko dugu.

Belhaia

Hiru emanaldi hauen bidez Basabürüari goiti goaz Belhaiako mendateraino, Orhi mendiren ekialdera. Ligiñagako Jean Carriquiry Xiberoko Sindikatekoa, Pierre Sabalo bere autoarekin eta Jakes Casaubonekin. Mendi horietako artzaintza aipu da. Bidez bide goaz Holtzarteko arroilaren gainetik. Belhaiako gunea biltoki bat da Erronkari eta Basabürüaren artean. Artaldean ibilaldiak Bardeetara, « cañada » famatua agertzen da bere ohiturekin. Hor gaindi ere, joan den gerlan, mendi pasaiak gertatu ziren eta Eloy Eyheramendy zena aipatzen da : Santa Graziko gizon honi esker jende frango pasatu zen, orduko makurrak ere oroitzen dira. Pilotakagi bat erakusten da ere, lehengo artzainen pilota joko gune bat.

Idauze Mendi

Idauze Mendi

idauze_mendi.png
Koordenatuak 43° 24′ 0″ N, 1° 27′ 0″ W
Eremua 9,67 km²
Biztanleria 262
Dentsitatea 27 bizt/km²
 

Idauze eta Mendi, duela 150 urte elkarturik izan diren Ühaitzaren ibar eskerreko bi herri dira. Idauze-Mendi bi berezitasunak ditu, Frantses iraultza aintzin elge moduan zuen lur antolaketa eta urtez eta urtez Ühaitzaren menperatzeko eraman duen borroka. Entzungai diren bi emanaldietan, Xiberoko leheneko biziaz, laborantzaz, lekuko etxe eraikuntzaz, Xiberoko dantza eta kantagintzaz, leheneko lur antolaketaz eta Ühaitzak ezagutu dituen uholdetaz mintzatuko gira, erakasle eta lizeo zuzendaria izan den Philippe Etchegoyen Idauztarrarekin, egunko egunean Baionako Euskal erakustokiaren lagunen elkarteko lehendakaria dena.

Larraine Orhi

muskildi.png

Koordenatuak 43° 1′ 0″ N, 0° 57′ 0″ W
Eremua 126,80 km²
Biztanleria 214
Dentsitatea 1,67 bizt/km²

Euskaltzaindiak emandako izena (1999) Zuberoako udalerri eta herriarentzat, Larrau. Zuberotar udalerria da, probintziaren hegoaldean dago, bi mendilerroren artean, iparraldetik eta hegoaldetik Uhaitzandi [Saison] ibaiaren ibaiadar batek zeharkatzen du udalerria. Izen bereko hiriburua udalerriaren erdialdean dago. Erliebea, oro har, oso menditsua da, 2.017 eta 600 metro bitarteko altuerak baititu.

Iparraldea Alcay eta Lacarry terminoekin mugatzen du, hegoaldea Nafarroako probintziarekin, eta ekialdea Lic., Etchebar eta Ste. Engrace eta O. eta Lecumberrykoa (Nav.). Flora: hurritza, astigarra, sahatsa, lizarra, zumarra, haltza eta urkia. Organbide Organdizka lepotik iristen den lrati oihana. Jentilizioa: Larraintar.

Muskildi

muskildi.png
Koordenatuak 43° 11′ 52″ N, 0° 57′ 53″ W
Eremua 24,06 km²
Biztanleria 208
Dentsitatea 11,64 bizt/km²


Oztibarretik heltzen delarik, Ozkaxeko lepoaren solan, Xiberoko lehen herria da Muskildi. San Antoni kaperak babesturik, herria laborantzaz bizi da. 1385an Agaramontesak eta Lukuztarrak bakea hitzartu zuten San Antonin eta Nafarroako Karlos II.a “Gaiztoa” kapera eraikarazi zuen bakearen ospatzeko. San Antoniren ixtorioa aipatuko dugu Muskildiko auzapeza den Mixel Berzaitz eta Herriko konseilaria den Léonie Aguergarayekin. Herriko eliza bijitatuko dugu, Herriaren aurkezpena egin ondorren. “Allande d’Oihenart” (1985) eta Harispe Marexal (1991) pastoralak, Muskildi Herriak bizi dituen bi memento azkarrak aipatuko ditugu eta ber ildoan, Muskildik eman dituen bi kantari ospetsuak, Junes Borthayre (1901-1984), operako tenora eta Pier Piol Berzaitz, kantu egile eta pastoral idazle besteak beste.

Pagola

pagola.png

Koordenatuak 43° 13′ 30″ N, 0° 59′ 22″ W
Eremua 15,90 km²
Biztanleria 261
Dentsitatea 15,97 bizt/km²
 

Pagola, hanka bat Xiberoan (Arbaillak) bestea Baxe Nafaroan (Oztibarre). 1178an, Pagola « Grangia de Pagoula » izenaren pean agertzen da. 13. mendean, Duchesne kolekzionean « Pagaule » izenaren pean aurkitzen dugu. 1460an, « Ohixeko » kontratuetan « Notre Dame de Pagohole » izenarekin ezagutua da, eta 1470an azkenean oraiko izenarekin, Pagola.

Oxkaxeko lepoaren zolan, « Pagola han dagola » erran zaharrak dion bezala.

Michel Etxeber, leheneko auzapeza eta Gabriel Lopépé oraikoarekin Herri hunen ezagutza eginen dugu. Bere ixtorioa, nola sortu den?, orain ezagutzen dugun Pagola. Eliza eta plazaren itzulia eginaraziko daukute gure bi gidariak.

Duela hogei ta bost urte, Pagolak eman zuen Junes Cazenavek idatzitako « Pette Basabürü » pastoralaz orhoituko gira.

Oraina eta geroa hizpide izanen dugu eta azkenean Pagolako bazterretan ibiliko gira so baten emaiteko.

Urrustoi - Larrabile

Urrustoi - Larrabile

urrustoi.png
Koordenatuak 43° 24′ 0″ N, 1° 27′ 0″ W
Eremua 7,56 km²
Biztanleria 105
Dentsitatea 14 bizt/km²
 
Euskaltzaindiak emandako izena (1999) Zuberoako udalerrirako, Arrast-Larrebieu. Zuberoako udalerria, Saison ibaiaren adarra den erreka baten ertzean kokatua, Bearne ibaiaren mugan, 43 ° 17 '40 "lat inguruan. 0 ° 50 '40 "long. Iparraldean Charritte-de-Bas eta Castetnau ditu mugakide, Ekialdean Angous eta Moncayolle-Larrory-Mendibieu, Hegoaldean Berrogain-Laruns, Ekialdean Viodos-Abense-Bas eta Espes-Undurein.
naturari eskainia